Gaur egun,sare sozialetan presentzia izatea ezinbestekoa da. Baina ez edozein modutara. Behin giza “erlauntz” honetan parte hartzea erabakitzen denean, armiarma sare hau zaindu behar da, ezen zure bezeroekin konektaturik egoteaz gain, bezero berriak egiteko eta haiek zu ezagutzeko aukera ere emango dizu.

Izan ere, sare sozialek zeregin hori daukate: zure enpresa jendeari aditzera ematea. Ez dituzte zuzenean zure produktuak salduko, baina, gauzak ondo eginez gero, bide egokienak dira zure produktuak saltzeko. Zure publikoa ibiltzen den sare sozial egokiak ongi aukeratuz, jendeari arreta jarriz, hauengan hurbila agertuz eta, noski, irmoa izanik, baina ez astuna, lortuko duzu.

community manager

Enpresako profilak sortzea eta
sare sozialen kudeaketa

Nire esperientziatik abiatuz, zure enpresako profilarekin bat datozen eta zure enpresari egokitzen zaizkion sare sozialak aurkitzen arduratuko naiz, beharrezkoak kontsideratzen ditugunak sortuko ditut eta zure publikoari interesatzen zaizkion edukiaz beteko ditut, honela ospea emango dizu. Noski, beraiekin eragin-trukeak egingo ditut, sare sozialak, ezer baino lehen, zure enpresa bezala gizatiarrak eta hurbilak izan behar dutelako, eta hori da nire zeregina.

Publizitate kanpainak
sare sozialetan

Batzuetan, eta betiere zure onespena ematen duzunean, zuk begi ona ematen duzun bakoitzean,sare sozialetan publizitate kanpainak sortzea beharrezkoa izango da,ez publiko berria erakartzeko bakarrik, baita zure enpresako eskaintzak eta zerbitzuak ezagutzera emateko ere. Zure jarraitzaileak motibatu itzazu!!