Haurtzarotik irratiko lanagatik beti jakin-mina sentitzen nuen, eta niretzat eredu ziren pertsonak antzeratzea gustuko nuen. Irrati saioak grabatzen nituen eta nire senitarte edo lagunei opari egiten   nizkien. Beraz niretzako lanbidea aukeratzea ez zen batere zaila izan.

Hala ere, lizentzia ikasten hasi nintzenean, komunikazio munduarekin zerikusia zuen denean aukera zabalez betetako mundu bat aurkitu nuen, eta irratiko nire jardute profesionalak goi mailako enpresa-komunikaziorako prestakuntza batekin eta bere ondorengo jarduteekin partekatu nituen.

 Etengabeko eboluzioan

Beti urduri eta mundu berriak ezagutzeko irrikaz, komunikazioan eta 2.0. marketinean barneratu nintzen eta sare sozialen kudeaketan espezializatu nintzen. Prozesu guztian zehar eta diru apur bat lortzeko asmoz, nire ikasketen pisu guztia borrokalari handia den nire amarengan ez zamatzeko, akademietan frantseseko saioak, banakako klaseak eta prestakuntza-zentroetan saioak ematen hasi nintzen.

Gauzak honela, gaur egun, kazetari modura enpresa eta komunikazio alderdi ezberdinetan lana egin ostean, komunikazioan aditua eta frantsesean elebidun profesionala, nire zerbitzuak behar dituzten enpresa txiki eta ertain orori eskaintzea erabaki dut.

Lanbide hau komunikazio eta frantseseko gaietan dudan irakasle profilarekin partekatzen dut, horretaz gain frantses hizkuntzan itzultzaile lanak egiten ditut.

Zerk bereizten nau? Hurbiltasuna eta enpatia, kasu askotan ditudan bezeroak urruti daudenez, nire lanen prestakuntzan eta eskaintzan seriotasuna eduki behar dut. Bere negozioa hoberen ezagutzen dutenak beraiek direla, nire bezeroak, aintzakotzat hartzen dut,eta horregatik, nire bezeroengandik egunero ikasten dut. Nire prezioak,noski, enpresa txiki edo ertain batek onartu ditzakeen prezioekin bat datoz.