Nire kazetaritza profilaz gain,irakaskuntza munduan ere esperientzia zabala daukat, beti nire ezagutzak helaraztea gustatu izan zaidalako eta, adina kontuan hartu gabe, denok egunero ikasten joan behar dugula irmoki uste dudalako.

Lehendabizi, Donostia-San Sebastian hiriburuan frantses-sisteman prestatua eta , ondoren, Frantzian,hizkuntza honetan guztiz elebiduna naiz, horrek lagundu nau arazorik gabe enpresetako arlo ezberdinetan mugitzea,bai irakasle modura, baita itzultzaile edo kazetari modura ere.

Modu berean, komunikazioko eremuetan dudan prestatzaile esperientzia bezero eta banakakoentzat eskuragarri jartzen dut, besteen artean: sare sozialen kudeaketa edo prentsa bulegoko kudeaketa.

Clases de francés y redes sociales

SARE SOZIALAK
SORTZEKO SAIOAK

Zure enpresako sare sozialak zuk kudeatu nahi badituzu edo erabiltzaile maila eduki nahi baduzu,baina ez daukazu ezagutzarik, banakako saio batzuk izugarri ondo etorriko zaizkizu. Eskatzen duen(-ten ) pertsona(-en) beharretara egokitutako ikastaroak dira.

FRANTSESEKO
SAIOAK

Bai aurrez-aurreko saioak, baita on line saioak ere. Banakakoak eta enpresetakoak edo akademientzako saioak. Maila guztietako irakaslea. Frantsesa orokorrean ematekoak edo espezializatutako saioak sektoreka(ostalaritza, merkataritza, bezeroei arreta, etab.). Frantseseko ahozko saioak edo gramatika indartzeko saioak. Tituluak lortzera zuzendutakoak edo Frantziarekin edo Frantzian lana egin nahi duten pertsonentzat zuzendutakoak.

ITZULPENGINTZA/
INTERPRETAZIOA

Frantsesa-gaztelania-frantsesa edo euskara-frantsesa-euskara. Enpresa-alorreko bileretan ere interprete lanak burutzen ditut.